Bloga orokorrean landua eta oso ona iruditu bazait ere, zenbait aholku eman ahal dizkizuet bloga aberatsagoa izateko eta egin duzuen lan bikaina guztiz borobiltzeko (emango dizkizuedan aholku gehienak bigarren mailako gauzetara zuzenduta egongo direlarik). Diseinuaren aldetik, bloga oso originala da eta nahiko ondo antolatuta dago. Hala ere, blogari eman diozunen kolorea nahiko iluna dela iruditzen zait, kolore biziagoak jarriz gero erakargarriagoa izango litzateke agian. Beste alde batetik, pare bat gauza faltan botatzen ditut. Lehenik eta behin, interesgarria izango litzateke inklusioari egokitutako atal bat jartzea; eta bigarrenik, autoeraikitako materialak sortzeko prozeduraren informazio gehiago lagungarria izango litzateke (pilotaz gain, beste zeozer). Gainerako dena oso ondo dago osatuta. Ikaragarri originala iruditu zait sarrerako posterra eta ariketak oso ondo daude azalduta. Lan bikaina benetan gazteak!
Ebaluazio irizpideak: - Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte. Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dituzte eta zuzenak dira. - Aurkezpena argia da, zehaztasunez idatzia dago eta argi eta garbi ulertzen da. - IKT-tresnen erabilera. Materialen sorkuntzari buruzko informazio gehiago aipatzea komeni da eta jarduerak eta materialen sorkuntza azltzerakoan zenbait video edo argazki ipintzea erakargarriago eta argiagoa izango lirateke. - Bloga erabilterraza, argia eta ordenatua da. Erakargarriagoa izateko kolore argiagoak erabiliko nituzke. - Lehen esan bezala, ez daude bideorik, beraz ez daude taldekideeen parte hartzerik. - Idatzia argia da, hala ere, akats ortografiko batzuk daude. Ebaluazio irizipide zehatzen inguruko oharrak: 12-16 urte biatrteko ikasleentzako ariketa aproposak iruditzen zaizkit, dibertigarriak dira eta. Saioaren dinamika eta helburuak ez daude ongi azaldutak. Blog-aren hasieran saioaren helburuak aipatzea eta azaltzea falta da.
1. irizpide nagusiak: Aipatutako 5 informazio-iturri ezberdin erabili dituzte eta horrek blogari aberastasun puntutxo bat eman dio. Oso landuta dagoen blog-a iruditu zait, izan ere, dena oso txukun dago, arlo bakoitzak bere atal propioa dauka eta atal bakoitzean dagokion arlo horren inguruko galdera guztiei erantzuten diete. Ariketak azaltzeko, bideoen eta aurretik deskribapen baten bitartez azaltzen dituzte, gainera taldekide guztiek parte hartzen dute bideoetan. Zerbait hobetzekotan ariketa bakoitzeko helburuak ezarri beharko zenituzkete baita birziklatutako material gehiago nola sortu azaltzea ( pilotaz gain ). Erregistroari dagokionez oso egokia, argia eta zehatza iruditu zait; gainera gaia sakontzeko elkarrizketa bat egin dute zeinetan oso argi azaltzen dira. 2. irizpide zehatzak: Saioen zergaitiak/helburuak zein diren azaldu dituzte nahiz eta honen aurretik, sarrera moduko bat faltan bota izan. Ariketak oso ondo azalduta daude, gainera taldekide bakoitzak ariketa bat azaldu du, blogan idatzita eta bideoen bidez; faltan bota dut ariketa bakoitzari denbora zehatz bat ezartzea. Aurreikusitako gastuak kalkulatu dituzte eta hori hobeto ulertzeko taula baten bidez azaldu dute ( ideia bikaina! ). Gainera informazio gehigarria ezarri dute gaian sakontzeko eta hori elkarrizketa baten bitartez egin dute. Blog-a asko gustatu zait baina aldatuko nukeena blog-aren kolorea izango litzake, kolore biziagoak jarriz, erakargarriagoa izateko. Mikel Nicolay, JFKZ 1.maila
Hainbat iritzi artikulu eta baita ere beste bide batzuk erabili dituzte informazio ugari izateko eta oso informazio interesgarria dela esango nuke gainera. Horrez gain sarrera bezala bideo erakargarri bat, argazkiak eta elkarrizketa bat egin dute. Gainera nik uste dut bloga ondo egituratua dagoela eta erraza dela bilatu nahi duzuna aurkitzen. Ortografia akats larririk ere ez nuke esango dagoenik eta bideoak ikusita eta esan dezaket taldekide guztiek parte hartze antzekoa izan dutela
Umeentzat oso ariketa interesgarriak iruditu zaizkit eta bideoz oso ondo azalduak. Hala ere nik ariketaren bat gehiago edo sartuko nuen eta ezagutzeko jolasen bat. Instalazioei dagokienean nahikoa dela uste dut baina beste guneren bat proposatuko nuke. Baina egia esan da oso lan ona da.
Hasteko, esan beharra dago, blog honek aberastasun handia daukala. Izan ere, informazio iturri ezberdinen erabila bikaina izan da eta hauek testuan bikain daude errefentziatuta. Horrez, gain blogaren aurkepena (argitasun handia eta diseinu erakargarria), IKT tresnen erabilera (bideo, argazki eta elkarrizketa paregabeak) eta baita taldearen kolaborazio lana apartekoak izan dira.
Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez, saioaren inguruko sarrera (balio pedagogikoak eta abar) eta ariketen deskribapena oso ondo eginik daude, egian esan, biak oso koherenteak dira bien artean eta haien eginkizuna argi eta garbi betetzen dute. Zerbait hobetzekotan, material baliabideen azalpenenan, materialak nola lortu edo autoeraikitzearen azalpen bat gehitzea proposatuko nizueke. Azkenik, esan beharra dago txertautako elkarrizketak blogari aberastasun maila handia ematen diola.
Orokorrean bloga bikaina da dudarik gabe, oso landua dagoela argi ikusten da.
Bloga egiteko datuak 5 iturritatik lortu dituzte. 4 iturri artikuluak eta liburuak izan dira. Gaineratuta eta zuzenak dira, bat izan ezik, link-a ez du beste web orrialde batera ematen. Aurkezpena oso argia da, testua ordenatua dago, galderari erantzun egiten du eta zehatza da. IKT-tresnen erabilera bikaina erabili dute: argazkiak, bideo bat eta elkarrizketaren audio bat erabili dira. Bloga erakargarria eta erabiltzeko erraza da, orriak goiko aldean eskegita. Atal ezberdinak ditu garatuta, hala ere, materialen sorkuntzaren prozesua ez dago zehaztuta. Guztien parte hartzea zirutatu da: taldearen aurkezpenaren bideoan eta elkarrizketan ere. Hizkuntzan aberastasuna eta kalitatea nabaria da. Idatzia beharbada argiagoa izan ahalko zen. baina nahiko egokia da.
Sarrera bideo batean agertzen da, eta hori labur, zehatz eta oso erakargarria egiten du sarrera. Topaketaren zergatiak oso ondo azalduta eta justifikatuta daude, nabaritzen da azterketa bibliografiko bat egin dutela. Argi geratzen da instalazio bi erabiliko dituztela: trinkete bat eta frontoi motz bat. Materialentzako baliabideak badaude, baina ez daude materialak sortzeko prozedurak azalduta. Helburu zehatzak ondo adierazita daude, eta topaketaren dinamikan nabariak dira. Gastuak taula batean argi daude, bakoitzaren prezioarekin eta guztirako prezioarekin. Gaiarekin zerikusia duen elkarrizketa bat gehitu dute audio formatuan. Amaitzeko, aipatutako erreferentziak daukaten informazioa ondo erabili dela esango nuke. Azterketa biibliografiko ona egin dute.
1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak: Aurkezpena nahiko argia da, eskatutako guztia azaltzen da eta testuak ordenatuta daude. Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte (5 artikulu-liburu) eta informazio-iturri horien erreferentziak zuzenak dira. IKT-tresnen erabileraren aldetik, hainbat bideo eta argazki erabili dituzte eta aurkezpena egiteko bideo bat egitea oso ideia ona eta originala iruditu zait. Blogaren diseinua argia denez, erabiltzeko erraza da eta atal guztiak azkar aurkitzen dira baina agian izena emateko errazago izango litzateke formulario baten bidez email helbidea jarri baino. Taldekideen artean kolaborazio lana dagoela ikusten da, bideoetan denek agertzen direlako. Eta idatzitako testua argia da, ortografia akatsik gabea eta erabilitako hizkuntzaren aberastasuna egokia da.
2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak: Saioaren helburuak zein diren argi azaltzen dituzte eta zein adineko umeentzat zuzenduta dagoen ere bai. Oso ideia ona iruditu zait poster bat egitea informazio osoarekin. Instalazioen argazkiak eta helbidea agertzen da eta saioaren ordutegia ere bai. Saioan erabiliko diren materialak agertzen dira eta gastuak aurreikusi dituzte baina nahiz eta behean birziklatutako materialak erabiliko dituzten idatzi, material horiek nola egin jartzea ondo egongo legoke.Hala ere, Alfredori egindako elkarrizketa oso interesgarria iruditu zait. Eta egingo diren ariketen azalpenak bideoekin erraz ulertzen dira.
Hasteko, lan on bat egin duzue. Zuen burua aurkezteko bideo bat erabili duzue, ideia ona izan arren astuna geratu zaizuela iruditzen zait. Dinamikoagoa izatea espero nuen, hala ere, bideoak irakurleei gertutasuna transmititzen die.
Topaketan aurrera eramango diren ariketak ondo azalduta daude, bideoak gehitu dituzue ariketen azalpenekin. Oso interesgarria iruditu zait joko zuzenak ere sartzea jardunaldian. Eskuz jolasteko pilota nola egin daitekeen erakutsi duzue. Kartela egitea idea bikaina da, oso argia eta polita da.ç
Hizkuntza aldetik, zuzena eta argia da, testuko ideiak koherentzia eta kohesio bat mantentzen dute. Bloga ondo antolatuta dago eta informazioa erraztasunez aurkitzeko moduan egituratua dago.
-Informazio-iturri asko erabili dira, gehienak liburu eta artikuluetatik ateratakoak. -Aurkezpen argia da eta testua ordenatua agertzen da. -IKT-tresna ugari ageri dira, bideoak, link-ak, audioak… -Blogaren diseinua modu errazean erabiltzeko dago antolatuta, hala ere nik link-ak beste horri batean irekitzea gomendatuko nuke bestela atzera egiten ibili behar delako. -Bloga erabilterraza da baina nik fondo ilunaren ordez argia jarriko nuke errazagoa baita horrela irakurtzea. -Kolaborazio lan bat dela ikusi daiteke taldekide guztiak agertzen baitira bideoetan. -Hizkuntza aberatsa erabiltzen dute.
Ebaluazio irizpideak: Blog hau polita iruditu zait eta beharrezko den informazio guztia jasotzen du. Argi dago nondik atera duten informazioa, bost erreferentzia jarri dituztenez. Aurkezpena ondo dago eta argia da. Ordenatuta dago eta argazkiak, bideoak eta audio bat jarri dituzte, honek bloga interresgarriago egiten du. Argi dago nortzuk egin duten bloga eta sarrera oso ondo azalduta dago. Irizpide zehatzak: Originala iruditu zait sarreran egindako bideoa, non ikus dezakegun nortzuk diren bloga egin dutenak eta zein den blogaren helburua. Irakalearekin egindako elkarrizketa interesgarria da. Orokorrean ikus dezakegu bloga asko landuta dagoela eta originalak izan direla. Ez dute zehaztu erabiliko duten berrerabilitako materiala eta zati hori faltatzen zaie. Beste guztia bikaina! Laura San Juan
Ioritz López Enguita (JFKZ, 1.MAILA)
ErantzunEzabatuAupa talde!
Bloga orokorrean landua eta oso ona iruditu bazait ere, zenbait aholku eman ahal dizkizuet bloga aberatsagoa izateko eta egin duzuen lan bikaina guztiz borobiltzeko (emango dizkizuedan aholku gehienak bigarren mailako gauzetara zuzenduta egongo direlarik). Diseinuaren aldetik, bloga oso originala da eta nahiko ondo antolatuta dago. Hala ere, blogari eman diozunen kolorea nahiko iluna dela iruditzen zait, kolore biziagoak jarriz gero erakargarriagoa izango litzateke agian. Beste alde batetik, pare bat gauza faltan botatzen ditut. Lehenik eta behin, interesgarria izango litzateke inklusioari egokitutako atal bat jartzea; eta bigarrenik, autoeraikitako materialak sortzeko prozeduraren informazio gehiago lagungarria izango litzateke (pilotaz gain, beste zeozer). Gainerako dena oso ondo dago osatuta. Ikaragarri originala iruditu zait sarrerako posterra eta ariketak oso ondo daude azalduta. Lan bikaina benetan gazteak!
Ebaluazio irizpideak:
ErantzunEzabatu- Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte. Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dituzte eta zuzenak dira.
- Aurkezpena argia da, zehaztasunez idatzia dago eta argi eta garbi ulertzen da.
- IKT-tresnen erabilera. Materialen sorkuntzari buruzko informazio gehiago aipatzea komeni da eta jarduerak eta materialen sorkuntza azltzerakoan zenbait video edo argazki ipintzea erakargarriago eta argiagoa izango lirateke.
- Bloga erabilterraza, argia eta ordenatua da. Erakargarriagoa izateko kolore argiagoak erabiliko nituzke.
- Lehen esan bezala, ez daude bideorik, beraz ez daude taldekideeen parte hartzerik.
- Idatzia argia da, hala ere, akats ortografiko batzuk daude.
Ebaluazio irizipide zehatzen inguruko oharrak:
12-16 urte biatrteko ikasleentzako ariketa aproposak iruditzen zaizkit, dibertigarriak dira eta. Saioaren dinamika eta helburuak ez daude ongi azaldutak. Blog-aren hasieran saioaren helburuak aipatzea eta azaltzea falta da.
Unai Martinez Garde, Kirol Fakultatea 1.maila
1. irizpide nagusiak:
ErantzunEzabatuAipatutako 5 informazio-iturri ezberdin erabili dituzte eta horrek blogari aberastasun puntutxo bat eman dio. Oso landuta dagoen blog-a iruditu zait, izan ere, dena oso txukun dago, arlo bakoitzak bere atal propioa dauka eta atal bakoitzean dagokion arlo horren inguruko galdera guztiei erantzuten diete. Ariketak azaltzeko, bideoen eta aurretik deskribapen baten bitartez azaltzen dituzte, gainera taldekide guztiek parte hartzen dute bideoetan. Zerbait hobetzekotan ariketa bakoitzeko helburuak ezarri beharko zenituzkete baita birziklatutako material gehiago nola sortu azaltzea ( pilotaz gain ). Erregistroari dagokionez oso egokia, argia eta zehatza iruditu zait; gainera gaia sakontzeko elkarrizketa bat egin dute zeinetan oso argi azaltzen dira.
2. irizpide zehatzak:
Saioen zergaitiak/helburuak zein diren azaldu dituzte nahiz eta honen aurretik, sarrera moduko bat faltan bota izan. Ariketak oso ondo azalduta daude, gainera taldekide bakoitzak ariketa bat azaldu du, blogan idatzita eta bideoen bidez; faltan bota dut ariketa bakoitzari denbora zehatz bat ezartzea. Aurreikusitako gastuak kalkulatu dituzte eta hori hobeto ulertzeko taula baten bidez azaldu dute ( ideia bikaina! ). Gainera informazio gehigarria ezarri dute gaian sakontzeko eta hori elkarrizketa baten bitartez egin dute. Blog-a asko gustatu zait baina aldatuko nukeena blog-aren kolorea izango litzake, kolore biziagoak jarriz, erakargarriagoa izateko.
Mikel Nicolay, JFKZ 1.maila
Hainbat iritzi artikulu eta baita ere beste bide batzuk erabili dituzte informazio ugari izateko eta oso informazio interesgarria dela esango nuke gainera. Horrez gain sarrera bezala bideo erakargarri bat, argazkiak eta elkarrizketa bat egin dute.
ErantzunEzabatuGainera nik uste dut bloga ondo egituratua dagoela eta erraza dela bilatu nahi duzuna aurkitzen. Ortografia akats larririk ere ez nuke esango dagoenik eta bideoak ikusita eta esan dezaket taldekide guztiek parte hartze antzekoa izan dutela
Umeentzat oso ariketa interesgarriak iruditu zaizkit eta bideoz oso ondo azalduak. Hala ere nik ariketaren bat gehiago edo sartuko nuen eta ezagutzeko jolasen bat. Instalazioei dagokienean nahikoa dela uste dut baina beste guneren bat proposatuko nuke. Baina egia esan da oso lan ona da.
Xabier Gil Ciriza, JFKZ 1.maila:
ErantzunEzabatuHasteko, esan beharra dago, blog honek aberastasun handia daukala. Izan ere, informazio iturri ezberdinen erabila bikaina izan da eta hauek testuan bikain daude errefentziatuta. Horrez, gain blogaren aurkepena (argitasun handia eta diseinu erakargarria), IKT tresnen erabilera (bideo, argazki eta elkarrizketa paregabeak) eta baita taldearen kolaborazio lana apartekoak izan dira.
Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez, saioaren inguruko sarrera (balio pedagogikoak eta abar) eta ariketen deskribapena oso ondo eginik daude, egian esan, biak oso koherenteak dira bien artean eta haien eginkizuna argi eta garbi betetzen dute. Zerbait hobetzekotan, material baliabideen azalpenenan, materialak nola lortu edo autoeraikitzearen azalpen bat gehitzea proposatuko nizueke. Azkenik, esan beharra dago txertautako elkarrizketak blogari aberastasun maila handia ematen diola.
Orokorrean bloga bikaina da dudarik gabe, oso landua dagoela argi ikusten da.
Bloga egiteko datuak 5 iturritatik lortu dituzte. 4 iturri artikuluak eta liburuak izan dira. Gaineratuta eta zuzenak dira, bat izan ezik, link-a ez du beste web orrialde batera ematen.
ErantzunEzabatuAurkezpena oso argia da, testua ordenatua dago, galderari erantzun egiten du eta zehatza da.
IKT-tresnen erabilera bikaina erabili dute: argazkiak, bideo bat eta elkarrizketaren audio bat erabili dira.
Bloga erakargarria eta erabiltzeko erraza da, orriak goiko aldean eskegita. Atal ezberdinak ditu garatuta, hala ere, materialen sorkuntzaren prozesua ez dago zehaztuta.
Guztien parte hartzea zirutatu da: taldearen aurkezpenaren bideoan eta elkarrizketan ere.
Hizkuntzan aberastasuna eta kalitatea nabaria da. Idatzia beharbada argiagoa izan ahalko zen. baina nahiko egokia da.
Sarrera bideo batean agertzen da, eta hori labur, zehatz eta oso erakargarria egiten du sarrera.
Topaketaren zergatiak oso ondo azalduta eta justifikatuta daude, nabaritzen da azterketa bibliografiko bat egin dutela.
Argi geratzen da instalazio bi erabiliko dituztela: trinkete bat eta frontoi motz bat.
Materialentzako baliabideak badaude, baina ez daude materialak sortzeko prozedurak azalduta.
Helburu zehatzak ondo adierazita daude, eta topaketaren dinamikan nabariak dira.
Gastuak taula batean argi daude, bakoitzaren prezioarekin eta guztirako prezioarekin.
Gaiarekin zerikusia duen elkarrizketa bat gehitu dute audio formatuan.
Amaitzeko, aipatutako erreferentziak daukaten informazioa ondo erabili dela esango nuke. Azterketa biibliografiko ona egin dute.
Iñigo Eraña Jauregui, JFKZ 1. maila
1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
ErantzunEzabatuAurkezpena nahiko argia da, eskatutako guztia azaltzen da eta testuak ordenatuta daude. Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte (5 artikulu-liburu) eta informazio-iturri horien erreferentziak zuzenak dira. IKT-tresnen erabileraren aldetik, hainbat bideo eta argazki erabili dituzte eta aurkezpena egiteko bideo bat egitea oso ideia ona eta originala iruditu zait. Blogaren diseinua argia denez, erabiltzeko erraza da eta atal guztiak azkar aurkitzen dira baina agian izena emateko errazago izango litzateke formulario baten bidez email helbidea jarri baino.
Taldekideen artean kolaborazio lana dagoela ikusten da, bideoetan denek agertzen direlako. Eta idatzitako testua argia da, ortografia akatsik gabea eta erabilitako hizkuntzaren aberastasuna egokia da.
2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
Saioaren helburuak zein diren argi azaltzen dituzte eta zein adineko umeentzat zuzenduta dagoen ere bai. Oso ideia ona iruditu zait poster bat egitea informazio osoarekin.
Instalazioen argazkiak eta helbidea agertzen da eta saioaren ordutegia ere bai.
Saioan erabiliko diren materialak agertzen dira eta gastuak aurreikusi dituzte baina nahiz eta behean birziklatutako materialak erabiliko dituzten idatzi, material horiek nola egin jartzea ondo egongo legoke.Hala ere, Alfredori egindako elkarrizketa oso interesgarria iruditu zait.
Eta egingo diren ariketen azalpenak bideoekin erraz ulertzen dira.
Ane Alcázar, JFKZ, 1.Maila
Hasteko, lan on bat egin duzue. Zuen burua aurkezteko bideo bat erabili duzue, ideia ona izan arren astuna geratu zaizuela iruditzen zait. Dinamikoagoa izatea espero nuen, hala ere, bideoak irakurleei gertutasuna transmititzen die.
ErantzunEzabatuTopaketan aurrera eramango diren ariketak ondo azalduta daude, bideoak gehitu dituzue ariketen azalpenekin. Oso interesgarria iruditu zait joko zuzenak ere sartzea jardunaldian. Eskuz jolasteko pilota nola egin daitekeen erakutsi duzue. Kartela egitea idea bikaina da, oso argia eta polita da.ç
Hizkuntza aldetik, zuzena eta argia da, testuko ideiak koherentzia eta kohesio bat mantentzen dute. Bloga ondo antolatuta dago eta informazioa erraztasunez aurkitzeko moduan egituratua dago.
Zorionak, lan oso ona egin duzue.
-Informazio-iturri asko erabili dira, gehienak liburu eta artikuluetatik ateratakoak.
ErantzunEzabatu-Aurkezpen argia da eta testua ordenatua agertzen da.
-IKT-tresna ugari ageri dira, bideoak, link-ak, audioak…
-Blogaren diseinua modu errazean erabiltzeko dago antolatuta, hala ere nik link-ak beste horri batean irekitzea gomendatuko nuke bestela atzera egiten ibili behar delako.
-Bloga erabilterraza da baina nik fondo ilunaren ordez argia jarriko nuke errazagoa baita horrela irakurtzea.
-Kolaborazio lan bat dela ikusi daiteke taldekide guztiak agertzen baitira bideoetan.
-Hizkuntza aberatsa erabiltzen dute.
Ebaluazio irizpideak:
ErantzunEzabatuBlog hau polita iruditu zait eta beharrezko den informazio guztia jasotzen du. Argi dago nondik atera duten informazioa, bost erreferentzia jarri dituztenez. Aurkezpena ondo dago eta argia da. Ordenatuta dago eta argazkiak, bideoak eta audio bat jarri dituzte, honek bloga interresgarriago egiten du. Argi dago nortzuk egin duten bloga eta sarrera oso ondo azalduta dago.
Irizpide zehatzak:
Originala iruditu zait sarreran egindako bideoa, non ikus dezakegun nortzuk diren bloga egin dutenak eta zein den blogaren helburua. Irakalearekin egindako elkarrizketa interesgarria da. Orokorrean ikus dezakegu bloga asko landuta dagoela eta originalak izan direla. Ez dute zehaztu erabiliko duten berrerabilitako materiala eta zati hori faltatzen zaie. Beste guztia bikaina!
Laura San Juan