Egun, etengabeko berrikuntzei esker, geroz eta material ugariagoa izatea ez da batere harrigarria, eta Gorputz Hezkuntzan bereziki, López de Sosoaga-k (1998) esan bezala, honek, irakas-lana hobetzea baitakar. Baina material berri edo alternatiboek, maiz, arazoak dakartzate, bereziki, hauen prezioa.
Arazo honi aurre egiteko, eta López de Sosoagaren (1998) proposamena kontuan hartuta, erabiltzen ez diren edoa zakarrontzira botatzen diren gauzetatik, aprobetxagarriak diren horiekin Gorputz Hezkuntzako saioetarako materiala sortuko da; gure kasuan, Euskal Pilota lantzeko.
Azpimarratzekoa da, autoeraikitako materialak badituela alde on ugari, eta ondorioz, potentzial pedagogiko izugarria (Camacho, Díaz eta González, 2006; Méndez-Giménez, 2003; Palacios, Toja eta Abraldes, 1999; Rodréguez, Quintana, Lindell, Barrera eta Gómez, 2005 in Méndez-Giménez, Fernándes-Río, Méndez-Alonso, 2012):
- Merkeagoa da, aurrezte ekonomikoa ahalbidetzen du
- Ikasleen partaidetza eta denbora bultzatzen ditu
- Materiala zaintzeko erantzukizuna hartzen dute ikasleek
- Naturarekiko begirune handiagoa izatea ahalbidetzen du
- Materiala ikaslearen garapenera egokitzen da
- Sormen eta diziplinartekotasuna garatzen dira
Onurak, ikasleengan ez ezik, beste arlo batzuetan ere nabarmenak izan daitezke (López de Sosoaga, 1998):
- Ikasleen arteko lana bultzatzen du
- Beste arlo batzuekin harremanak sorrarazten ditu
Haatik, baditu kontuan hartu beharreko alderdiak ere (Camacho, Díaz eta González, 2006; Méndez-Giménez, 2003; Palacios, Toja eta Abraldes, 1999; Rodréguez, Quintana, Lindell, Barrera eta Gómez, 2005 in Méndez-Giménez, Fernándes-Río, Méndez-Alonso, 2012):
- Egite eta erabilera prozesuan kontu handiz ibiltzea
- Material sorretarako denbora gehigarria behar izatea
- Sortutako materiala gordetzeko espazio handiak behar izatea
Gainera, autoeraikitako materiala Euskal Pilotarekin uztartuz, honako aukera eta onura hauek eskaintzen dizkigu (Palacios, 2001 in Rodríguez Bravo et al., 2004):
- Jarduera zein joko anitzak egin daitezke; material zein tamaina ezberdinak konbinatuz, esaterako, haien beharretara moldatuz
- Ikasle eta objektuaren arteko harremana askeagoa da, estereotipoak gutxituz
- Edukiak edozein ikaslek eskuratu ditzake. Edozein eskola edo maila ekonomikoa izanda ere; Euskal Pilotako materiala bereziki garestia baita
- Material ezberdin eta berria erabiltzeak, klima positiboa sorrarazten du. Nolabait, ikasleak maila beretsuan jolasten hastea ahalbidatu dezake
- Euskal Pilotarekin zerikusia duten jolasak asmatzeko aukera ematen du, baina haren arauetatik urrunduz, moldatuz
- Oro har, Euskal Pilotaren ohiko planteamenduaren aldean, bide berri bat proposatu edo irekitzen da
Amaitzeko, aurrez aipatutako onura eta ideiak kontuan hartuz eta Domínguezen (2010) zenbait hitz oinarri hartuta, blog honetan aurkeztutako topaketak honako helburu hauek betetzea bilatuko luke:
1. Ikaslearen garapen integralean laguntzea
2. Beste arlo batzuekin kontaktuan egon edota hauek kontuan hartzea
3. Kirol Hezkuntza garatzea
4. Ikaslea aurrezteaz, kontsumo arduratsuaz eta birziklapenaren garrantziaz kontzientziatzea
5. Modu konstruktibo batean ikastea
6. Oro har, Euskal Pilotaz gozatzea
Erreferentziak:
Bernal Ruíz, J.A., Bernal Valderrama, M.A. (2002). Juegos y deportes con material alternativo. Hemendik berreskuratua: https://books.google.es/booksid=NcLtCgAAQBAJ&pg=PA49&lpg=PA49&dq=MATERIAL+ALTERNATIVO+Y+PELOTA+VASCA&source=bl&ots=xkC9fz0iBs&sig=ACfU3U0TrAPGyJlpEEKAPnr0iTm0vAnyag&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwiRuOvdpP7lAhWkz4UKHRItAPYQ6AEwFHoECAgQAQ#v=onepage&q=MATERIAL%20ALTERNATIVO%20Y%20PELOTA%20VASCA&f=false
Dominguez, G. (2010). El reciclaje del material deshecho en la Educación Física. Trances, 2(6), 603-616. Hemendik berreskuratua: http://www.trances.es/index.php?option=com_content&view=article&id=98:dominguez-g-2010-el-reciclaje-del-material-de-desecho-en-la-educacion-fisica-trances-26603-616&catid=47:noviembre-diciembre-2010&Itemid=63
López de Sosoaga, A. (1998). Material alternatiboa Heziketa Fisikoan. Revista de psicodidáctica, (5), 95-105. Hemendik berreskuratua: https://www.ehu.eus/ojs/index.php/psicodidactica/article/view/274/271
Méndez-Giménez, A., Fernández-Río, J., Méndez Alonso, D. (2012). Valoración de los adolescentes del uso de materiales autoconstruidos en Educación Física. Retos. Nuevas tendencias en Educación Física, Deporte y Recreación, (22), 24-28. Hemendik berreskuratua: https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3984900
Rodríquez Bravo, M., Quintana Carballo, R., Lindell Ojeda, O., Barrera Alba, A. (2004). Una propuesta de utilización material reciclable para el área de Educación Física. EF deportes, (68).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina