Hementxe, topaketaren egitaraua aurkituko duzue! Bertan, topaketak iraungo dituen 2 ordu horiek nola antolatuko diren eta zer egingo dugun ikusteko aukera daukazue!
Interesa baduzue, bota iezaiozue begiradatxo bat!
Hau horrela, eta txokoen atalari aipamen berezia eginez, bertan burutuko diren ekintzak zehatzago azaltzea pentsatu dugu; horrela, dinamikak nolakoak izango diren aurretiaz jakiteko aukera izango duzue! Gainera, zuen etortzeko grina piztuko dutelakoan gaude, beraz, hementxe dituzu txokoen dinamikaren inguruko zenbait azalpen!
* Azalpen bideoak ikusteko, klikatu ezazu "X txokoko dinamikaren azalpena"-ren gainean
1. SASKIJOKALARIEN TXOKOA
Euskal pilotaren testuinguruan, esku pilotaz gain, beste hainbeste modalitate eta jokatzeko era ezberdin aurki daitezke. Gurean, zesta puntaren antzeko zerbait probatuko dugu, detergente poteekin sortutako zestez baliatuz. Honakoa, material birtziklatu jakin bat erabiltzeko baliogarria izango zaigu, eta euskal pilotaren barnean aurki dezakegun beste modalitate bat ezagutuko dugu.
Helburua. Kontrako bikoteak baino puntu gehiago lortzea.
Zelaia. Lau aldeetatik mugatutako zelai zabala, barne-mugarik gabe.
Puntuazio sistema. 5 tantotara partida bakoitza. Irabazten duen bikotea zelaian geratuko da, eta kanpoan geratu dena sartuko da. Hiru bikoteen artean txandakatuko dira partidak.
Materiala.
- Detergente poteekin egindako xisterak
- Esku pilotako pilotak
- Puntua lortzeko aukera bakarra dago: Bikote batek pilota detergente potearekin ponpatu eta honek bote bat eman ondoren hurrengo bikoteak errestoa egin ez badu, tantoa, azkeneko aldiz pilota ponpatu duen bikotearentzako izango da.
- Pilota detergente potearekin kolpatzeko zailtasunak izatekotan, hau bertan mantendu eta atxiki egiteko aukera egongo da.
- Pilotak bote bat eman ondoren egindako errestoak ez dira baliogarriak izango.
2. PIRIPILOTA TXOKOA
Esku pilota da euskal pilotaren munduan modalitaterik ezagunena, baina gai izango al zinatekete esku pilotako partida bat mantendu eta jarraitzeko? Txoko honetan, bakoitzak bere trebezia eta gaitasunak erakusteko zein ezagutzeko aukera izango du, baina era ezberdin batean, behar bada… Partida arrunt bat jokatu beharrean, zenbait aldaera sartuko dizkiogu jokoari hau dibertigarriagoa, entretenigarriagoa, desberdina, eta batez ere, hezigarriagoa bihurtzeko asmoz. Goazen ba!
Helburua. Esku pilotan aritzea desafio batzuei aurre eginez.
Zelaia. Trinketeko kantxa erdia.
Puntuazio sistema. Denbora izango da muga; beraz, jokoak irauten duen bezainbeste iraungo du partidak, eta puntu gehien lortu dituen taldea izango da irabazlea.
Materiala.
Materiala.
- Esku pilotako pilotak
Arauak.
Baina... Nola egiten da esku pilotako pilota bat? Garrantzitsua ikusten dugu esku pilotako pilotak guk geuk sortuko ditugula azpimarratzea; izan ere, honek denbora nahikotxo eskatzen duen arren, zuri pilota erdi egina emango dizugu, eta zure lana, hau bukatzea izango da. Jakin nahi al duzu nola? Begira Bilboko ikastetxe honetan nola egiten dituzten pilotak!
- Ezarritako desabantaila eta abantailak kontuan izanik, talde batek edo besteak lortuko du puntua.
- Puntuazio sistema, aldez aurretik zehaztutako irizpideen araberakoa izango da.
Baina... Nola egiten da esku pilotako pilota bat? Garrantzitsua ikusten dugu esku pilotako pilotak guk geuk sortuko ditugula azpimarratzea; izan ere, honek denbora nahikotxo eskatzen duen arren, zuri pilota erdi egina emango dizugu, eta zure lana, hau bukatzea izango da. Jakin nahi al duzu nola? Begira Bilboko ikastetxe honetan nola egiten dituzten pilotak!
3. BOTE LUZEA JOKOAREN TXOKOA
Esku pilotak ibilbide oso luzea egin du historian zehar, eta honen hastapenak non eman ziren ezagutu nahi izatekotan, Erdi Aroan kokatu behar dugu gure burua. Garai honetan, bai esku pilotari bai tenisari bide eman zion joko zuzen bat aurkitzen da: bote luzea. Hementxe, bote luzearen azalpena, ea lehenengoan ulertzeko gai zaren, nahiko konplexua da eta!
Helburua. Kontrako taldeak baino puntu gehiago lortzea.
Zelaia. Lau aldeetatik mugatuta dagoen esparru bat, erdian marra bat izanda bi zati berdinetan banatuko duena; zati bana talde bakoitzarentzako.
Puntuazio sistema. 15-30-40. Jokoa. Set. Baina guk denbora mugatua izango dugunez, Set batera iritsi beharrean, 3 joko burutuko ditugu.
Materiala.
Materiala.
- Gomaespumazko baloia
Arauak.
- Puntua lortzeko bi aukera daude: pilotak aurkarien zelaian bote eman ostean haiek huts egitea eta zure zelaira ez bueltatzea, eta, pilota, haien zelaian bote eman ostean zure zelaira itzuli beharrean, haienean hiltzea (mugitzeari uztea).
- Pilotak bi bote ematea ez du esan nahi puntua irabazi edo galdu duzunik.
- Zuk pilota kolpatu eta gero botea zure zelaian ematen badu ez duzu puntua galdu.
- Ezin da pilota hartu.
- Aurkarien zelaian sartu zaitezke.
- Pilota kolpatzerakoan eskuarekin egin behar da beti.
- Pilota gelditzerakoan gorputzeko edozein atalarekin egin dezakezu.
- Sakea egiterakoan pilota zure zelaiaren eremu batetik kolpatu behar duzu eta derrigorrez igaro behar da aurkarien zelaira botea eman aurretik.
- Joko bat bukatu arte talde berdinak egiten du beti sakea.
4. ASMATZAILEAREN TXOKOA
Txoko honetan, gazteen esku geldituko da jarduera edo dinamikaren diseinua. Horretarako, guk aldez aurretik txokoan utzitako material jakin bat erabiltzeko aukera izango dute, eta honakoa baliatuz, euskal pilotaren testuinguruan kokatzeko moduko jarduera dinamiko, dibertigarri eta ezberdin bat sortu beharko dute.
Helburua. Txokoan aurkitzen duten materiala erabiliz, 6 kideen artean euskal pilotarekin lotutako dinamika bat asmatzea.
Zelaia. Trinketeko kantxa erdia, aldez aurretik ezarritako mugarik gabea.
Puntuazko sistema. Dinamika asmatzen duten kideek ezarriko dute.
Materiala.
Materiala.
- Detergente poteekin egindako xixterak
- Esku pilotako pilotak
- Teniseko pilotak
- Palak
- Raketak
- Uztaiak
- Konoak
Arauak. Dinamika asmatzen duten kideek ezarriko dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina