Nortzuk gara


Kaixo kaixo! 


Jakin nahi al duzu nortzuk garen eta zertara etorri garen hona? Ba... klikatu ezazu azpian azaltzen zaizun esteka laranjan eta lagundu gaitzazu bidaia honetan! 


Ziur gaude elkarrekin primeran pasako dugula!


Nortzuk gara?

5 iruzkin:

  1. Hasteko, oso lan polita egin duzuela iruditu zait! Zuen burua bideo baten bidez aurkeztu duzue (oso originala iruditu zait) eta honek bloga irakurtzen duen edonori konfiantza gehiago sortarazten diola iruditzen zait. Topaketarako kartel bat egin duzue (oso ideia ona), topaketan egingo diren ariketak bideoen bidez azaldu dituzue eta, azalpena argiago gera dadin, materialen bat nola egin daitekeen ere erakutsi duzue. Honetaz gain, audio baten bidez grabatutako elkarrizketa bat egin duzue eta, gainera, koste ekonomikoa zenbatekoa izan den zehaztu duzue.
    Bestalde, 5 informazio iturri erabili dituzue, baina haietatik batek ez dauka link-a eta beste baten link-ean sartzerakoan ez da ezer agertzen. Geratzen diren 3 linketatik 1 web orriko informazioa da eta beste biak artikulu eta liburu bateko informazioa. Beraz, gutxienezko bi artikulu-liburuak erabiltzea bete duzue.
    Honetaz gain, egindako kartelean izena emateko aukera aurkeztu duzue, baina, gero ez da zeini eman behar zaion edo nora eraman behar den zehazten. Hizkuntzaren aldetik, oso zuzena eta argia da, testuko ideien artean lotura eta koherentzia dagoela nabarmentzen da eta bloga informazioa erraztasunez aurkitzeko moduan egituratua dago, ortografia akatsik gabe.
    Beraz, zorionak! Lan bikaina egin duzue.

    ErantzunEzabatu
  2. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak
    •Datuak lortzeko 5 informazio iturri desberdin erabili dituzte.
    •Testua argitasunez azaltzen da.
    •Hainbat bideo agertzen dira ariketak nola egiten diren azalduz. Materiala nola egin jakiteko ere, hainbat bideo jarri dituzte. Inskripzioa egiteko posta elektroniko bat eta zenbaki bat eman dute. Argazkiak ere agertzen dira.
    •Bloga egitura egokia du nahi duzuna azkar aurkitzeko.
    •Ariketetako bideoetan parte hartzaile guztiak agertzen dira.
    •Hizkuntzaren aldetik, testu ulerkorra eta aberatsa da.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    •Egiten duten sarrera argia eta egokia da. Aipagarria da, aurkezpena bideoz egin dutela, eta horrela ez dago hainbeste testu irakurtzeko eta oso ideia ona iruditzen zait.
    •Topaketaren zergatia agertzen da.
    •Materialak eraikitzeko prozedura bideoz egin dute eta bertan oso argi geratzen da nola egin behar den.
    •Saioaren dinamika zein izango den azaldu dute. Egingo dituzten ariketak azaldu dituzte, bai bideoz, bai idatziz.
    •Topaketa hau aurrera eramateko, beharrezko materialak lortzeko beharrezkoa zuten diru kantitatea zehaztu dute.

    Zuriñe Fernandez Bolzoni, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  3. Mikel Barrio JFKZ 1.maila
    Lan bikaina iruditzen zait! sarrera oso erakargarria da agertzen den posterra bikainekoa da. Oso lan originala da, ondo idatzita dago argia eta ulertzeko erreza. Argazki asko eta bideo asko ditu adibidez nortzuk gara? bideoa… Horren esker bloga argia, ondo azalduta eta berezia dela iruditzen zait. Ebaluazio irizpide guztiak betetzen ditu gastuak, elkarrizketa (audio baten bidez oso originala) dinamikako ariketak…
    Gainera, 5 informazio iturri erabili dituzte erreferentziatan horietatik bik artikulu liburuak dira. Dena ondo azalduta dagoela iruditzen zait “akats” bat ipintzekotan materialak nola sortuko dituzten azalpena edo bideoa falta dela esango nuke baina oso lan bikaina dela iruditu zait.

    ErantzunEzabatu
  4. Orokorrean bloga oso ondo dagoela uste dut. Alde batetik ariketak entretenigarriak iruditu zaizkit, bestetik, bideoetako azalpenak ezinhobeak dira. Argazkiak aproposak iruditu zaizkit eta instalazioaren aukeraketan asmatu duzuela uste dut. Gainera bloga egiterako garaian iformazio iturri asko erabili dituzue eta hori garrantzitsua dela pentsatzen dut. Agian bloga ez da guztiz entretenigarria aukeratutako kolore ilunengatik baina orokorrean blog on bat egin duzuela uste dut. Lan bikaina!
    Xabier Isasa, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  5. Oso lan ona dela uste dut. Aurkezpena argia da eta atalak ondo antolatuta daude. Orokorrean esango nuke lan erakargarri bat dela batez ere hasierako bideoarengatik. Informazio-iturri desberdinak erabili dituzte. Ariketak ondo azalduta daude eta elkarrizketa egiterako orduan grabaketa bat jarri dute. Erabilitako argazkiak egokiak dira, bloga erraz erabili daiteke eta atal guztiak erraz aurkitzen dira.
    Helburuak argi azalduta daude eta egiten duten sarrera argia eta egokia da. Aurkezpena bideoz egin dute eta ideia oso ona iruditzen zait. Materialak nola egin behar diren oso argi azalduta dago eta baita ariketak ere eta hauek argazki eta bideo moduan egin dituzte.
    Olatz Etxebarria, JFKZ 1. maila

    ErantzunEzabatu